
Abenduaren 17an Adunan pasa genuen eguna. Irrika Aisialdi Elkarte osoak batera egindako lehen irteera izan zen hau. Goizean goiz abitu ginen Billabonatik eta tipi-tapa igo ginen Adunara. Bertan, herria ezagutu, inguruaz gozatu eta hainbat ekintza ezberdin egin genitun. Bazkaldu ondoren, arratsaldean egin genuen itzulera berriro ere Billabonara. Egun paregabea izan zen eta oso ondo pasa genuen guztiok. Berriro ere errepikatzeko irrikitan gaude!