Guri buruz


IRRIKA Aisialdi Elkartea, Aiztondo bailarako gazteei zuzendutako taldea da. Gazteek aisialdi elkarte baten kide izatearen esperientzia eta bizipena izatea nahi dugu. Desioz, irrikaz betea, eta alaitasuna eta irria taldean bertan eta bailarari zabaltzeko gogoz handiz gatoz.

Norentzako?

8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua egongo da, beraien aisia eta denbora librea asebetetzeko asmoz.

Noiz?

Ekintzak ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izanten dira bi astez behin, noizean behin, baita ekintza bereziak ere.

Zer?

Ordu eta erdi inguruko ekintzak eskaintzen ditu Irrikak aurrez aipatutako egunetan. Honez gain, egunpasak eta ekintza bereziak ere egiten dira.