Elkartasun Sarea gizarte-bazterketa eta/edo pobrezia arriskuan dauden herritarrekin elkarlanean aritzen den elkartea da. Boluntario talde batek sortu zuen 2020an, eta ordutik etengabe lagundu die premia handiena duten herritarrei. Oinarrizko elikagai eta produktuez gain, jostailuak, liburuak, eskola-materiala eta/edo etxeko altzariak biltzen eta banatzen ditu. 

Gaur egun, gure gizartean jaiotze tasa asko jeitsi da eta jeitsiera hori nabarmena izan da Elkartasun Sareak laguntza eskeintzen duen giza taldean ere. Honi herritarren elkartasunetik lortutako material desberdinen ekarpen ugariak batzen badizkiegu, gaur egun Elkartasun Sareak, material ugari ditu pilaturik biltegian eta hauei irteera bat eman nahian, ELKARTASUN AZOKA izeneko  proiektua sortu dugu, Irrika aisialdi elkartea eta Elkartsun Sareak elkarlanean sortutako proiektua da. Proiektu honetan, biltegiko materialei bizitza berri bat eman nahi zaie eta TRUKEAN  gosaritako elikagaiak lortu nahi dira. Hala nola, ez da ohiko azoka bat izango, trukean oinarritutako azoka baizik. Esnea eta gailetak bildu nahi dira, eta trukean mahai jolasak, liburuak, kirol materiala, haurren arropak etabar, eskuratzeko aukera izango da. 

Ekintza honekin, Elkartasun Sareari ekarpenak egin dituztenei eskerrak eman nahi zaizkie eta  material hauei bigarren bizitza bat emanez gosaritako elikagaiak lortu nahi dira. Horrekin batera,  gure haur, gazte zein gurasoetan sentsibilizazio kanpaina bat egin nahi da, gizarte-bazterketa eta/edo pobrezia arriskuan dauden herritarrei laguntza bat eskeintzeko asmoz. 

Proiektu honen barruan, saio desberdinak landuko dira.  Irrikako otsaileko hurrengo ekintzan, Elkartasun Sareko kideak etorriko dira, beraiek egiten duten lana gure elkarteko haur eta gazteei zuzenean erakustera eta Elkartasun Azoka proiektua azalduko zaie. Gazte batzuek jada kartela diseinatzen lagundu digute, orain, kartelak herrian zabaltzeko unea iritsi da, gaztetxoei azokan produktuak antolatzen laguntzera animatuko zaie, txikienei, trukean parte hartzera gonbidatuko zaie… denon artean, Elkartasun Olatu bat sortu nahi dugu, eta Erronka bat dugu, 365 GOSARI lortzea!!! 

Proiektu hau zuen gustokoa izatea espero dugu eta zuen etxean eta inguruan zabaltzen laguntzea gustatuko litzaiguke. Hemendik  azokan parte hartzera animatzen zaituztegu! Ea gure ERRONKA elkarrekin lortzen dugun!!!